Euskara www.lemoa.net Herritarren Web Atariaren eta erabiltzaileak erregistratzeko edukien jabetza industrial edo intelektualeko eskubide guztiak (testu, irudi, soinu, audio, bideo, diseinu, sormen eta softwareari dagozkienak) Lemoako Udalarenak dira. Administrazioek egin eta zaintzen dituzten dokumentuen berrerabilpena Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legeak xedatutakoaren arabera arautuko da. Erabiltzaileak web atarira sartzeko datuak zaindu eta arduraz erabili behar ditu, eta bere gain bakarrik dago horien babespekotasuna. Erabiltzailea da izapideak egiteko kontu pribatuaren bidez egiten diren jarduera guztien azken erantzulea. Toki erakundeak ez ditu bere gain hartuko erabiltzaileak hirugarrenei kontura sartzeko datuak jakinaraztearen ondorioz herritarrari bere baimenik gabe ekintzak edo izapideak hasiz eragin diezazkioketen kalteak. Erabiltzailearen ardura izango da administrazio izapideak egiteko kontura bidaltzen zaion informazioa gordetzea. Webgune honen bidez ahalik eta zerbitzu onena eskaini ahal izateko eta webgunearen erabilera errazteko, bisitatutako web orri kopurua, bisitari kopurua, webguneko bisitarien jarduera eta erabilera maiztasuna aztertzen dira. Horretarako, Internet Zerbitzu Hornitzaileak landutako datu estatistikoak erabiltzen dira. Informazio horrekin Herritarren Web Atariaren erabilera maiztasuna aztertzen da konexiorako datuak eta maizen bisitatutako atalak analizatuz. Herritarren Web Atariak erabiltzen dituen aldi baterako cookiak gorde egiten dira konexioak irauten duen bitartean. Konexioa amaitzean, ezabatu egiten dira. Ez dira IP helbideak erregistratzen. Pribatutasun-politika hau Herritarren Web Atarian aplika daiteke soilik; ez da bermatzen beste webguneetan dauden loturen bidez sartzen bada, ezta webgune honetatik besteetara doazen loturetan ere. Herritarren Web Atarian eskaintzen diren informazio zerbitzuak guztiz doakoak dira. Toki erakundeak edozein unetan zerbitzua aldatzeko edo ezaugarriak ezabatzeko eskubidea dauka. Herritarren Web Ataria ezin da indarrean dagoen legearen kontrako jarduerak egiteko erabili, eta, bereziki, ezin dira hauek egin, besteak beste: Toki erakundearen edo hirugarrenen kontra jokatu. Delituzko ekintza diren eduki desegokiak edo legez kanpokoak hedatu, besteak beste: terrorismoaren apologia, programa piratak, haur-pornografia, mehatxuak, iruzurrak, aberasteko piramide-eskemak, birusak, fitxategi akastunak eta mehatxuzko kodea edo toki erakundeari edo hirugarrenei kalte egin diezaieketen ekintzei lotuak daudenak. Zerbitzua (zerbitzuari konektatutako sareak edo sarea) kaltetu, desgaitu, gehiegi kargatu edo zaildu, edo edonork zerbitzua erabiltzeko aukera oztopatu. Administrazio izapideak egiteko konturen batera baimenik gabe sartzen saiatu: bidegabe sartu, pasahitzak deszifratu edo aipatu ez den beste bideren baten bidez kontura sartu. Izapideak egiteko kontua desegokiroi erabili, norberaren helburuak betetzeko. Zerbitzua edo zerbitzuaren zati bat merkaturatu edo berriro banatu. Castellano Todos los derechos de propiedad industrial e intelectual del Portal Web de la Ciudadanía www.lemoa.net y de los contenidos para el registro de personas usuarias (textos, imágenes, sonidos, audio, vídeo, diseños, creatividades, software) pertenecen al Ayuntamiento de Lekeitio. La reutilización de los documentos elaborados o custodiados por las Administraciones se regirá por lo dispuesto en la Ley 37/2007, de 16 de noviembre, sobre reutilización de la información del sector público. La persona usuaria deberá custodiar y hacer un uso diligente de sus datos de acceso al portal web, cuya confidencialidad es de su exclusiva responsabilidad. La persona usuaria es la última responsable de todas las actividades que realice mediante el acceso a su cuenta privada de realización de trámites. La entidad local no será responsable en caso de que la persona usuaria comparta o transmita a terceras partes sus datos de acceso que cause un perjuicio a la ciudadanía como consecuencia de la iniciación de acciones o trámites sin su previo consentimiento. La persona usuaria será responsable de custodiar la información que le sea enviada a su cuenta personal de realización de trámites administrativos. Con la finalidad de ofrecerle el mejor servicio a través de esta página, y con el objeto de facilitar su uso, se analizan el número de páginas visitadas, el número de visitas, así como la actividad de quienes visiten la web, y su frecuencia de utilización. A estos efectos, se utilizan los datos estadísticos elaborados por el Proveedor de Servicios de Internet. Con esta información se analiza la frecuencia de uso del Portal Web de la Ciudadanía a partir de los datos de conexión, y las secciones más visitadas. El Portal Web de la Ciudadanía utiliza cookies temporales que son almacenadas durante el tiempo de conexión y son eliminadas una vez finalizada la misma. No se registra su dirección IP. Esta política de privacidad sólo es de aplicación al Portal Web de la Ciudadanía, no se garantiza en los accesos a través de enlaces con este sitio, ni a los enlaces desde este sitio con otras webs. Los servicios e información ofrecidos por el Portal Web de la Ciudadanía son totalmente gratuitos. La entidad local se reserva el derecho de modificar el servicio o eliminar características en cualquier momento. Queda prohibido hacer uso del Portal Web de la Ciudadanía para cualquier actuación contraria a la legalidad vigente y especialmente, sin carácter exhaustivo, las siguientes: Actuar en perjuicio de la entidad local o de terceras partes. Difusión de contenido inadecuado e ilegal porque sea constitutivo de hechos delictivos como cualquier actividad que tenga por objeto contenidos de apología del terrorismo, programas piratas, pornografía infantil, amenazas, estafas, esquemas de enriquecimiento piramidal, virus, archivos defectuosos o código hostil o cualquier otro que puedan causar cualquier daño o perjuicio a la entidad local o a terceras partes. Dañar, deshabilitar, sobrecargar o dificultar el servicio (o la red o las redes conectadas al servicio), o interferir en el uso del servicio por parte de cualquier persona. Intentar obtener acceso no autorizado a una cuenta de realización de trámites administrativos mediante actos de intrusión, descifrado de contraseñas, o por cualquier otro medio no indicado anteriormente. Utilizar la cuenta de tramitación de manera inadecuada atendiendo a su propia finalidad. Comercializar o redistribuir el servicio o parte del mismo.